SARRERA

Bola jokoa, munduko joko zaharrenetarikoa da. Lehen aztarnak antzinako Egipton ume koskor baten hilobi batean aurkitu ziren. Euskal Herrian aspalditik jokatzen den herri kirola da, jatorria nekazaritza edo itsaso lanetako jardueretan ez duen herri kirol bakarretarikoa da.

Adibidez, Aretxabaletako Degurixako zelaietan, bolalekua eta pilotalekua toponimoak iritxi dira gaur egunera arte. Degurixako azken artzaiak, uda partean mendi inguru haietan ardi batzen eta gazta egiten goiza pasata gero, bazkalostean elkartzen ziren elkarrekin egoteko eta  ziur aski boletan egiteko ohitura izango zuten lehenago. Bola jokoa ez da artzaintza bezain zaharra izango baina ez da urruti ibiliko.

Gaur egun, mundu osoan 95 milioi pertsonak praktikatzen dute kirol hau bere modalitate desberdinetan.

Hiru txirlo bola jokoari buruzko bloga duzue hau; araudia, sailkapenak, txapelketak eta informazio gehiago aurkituko duzue bertan.